XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etxe dena bete zuen.

Suzkoak bezalako mihi batzuk agertu zitzaizkien; banatu ziren hauek eta bakoitzaren gainean gelditu.

Guztiak Izpiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzetan mintzatzen hasi, bakoitzari Izpirituak ematen zion bezala.

Bazen egun haietan Jerusalenen judutar jainkozalerik asko, zerupean diren herri guztietakoak.

Hots hura entzun zenean, jendetza haundia bildu zen eta harriturik gelditu, norberaren hizkuntzan mintzo zirela entzunda.

Harri eta zur eginik, honela zioten:

- Ez al dira, bada, galilearrak, hizketan ari diren guzti horiek?

- Nola entzuten diegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan?

Gure artean badaude partiarrak, mediarrak, elamdarrak; badaude Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton, Asian, Frigian, Panfilian, Ejipton eta Zirene ondoko Libian bizi direnak; badaude erromatarrak, judutarrak eta proselitoak, greziarrak eta arabiarrak; eta denok geure hizkuntzan entzuten diegu Jaungoikoaren mirariak adierazten.

Zeukaten guztia guztientzat zuten

Zintzo irauten zuten apostoluen erakutsietan eta elkartebizitzan, ogia zatitzean eta otoitzetan.

Jende guztia harrituta zegoen, apostoluen bidez egiten ziren hainbeste mirari eta ezaugarrirekin.

Sinestedun guztiak batasunean bizi ziren; eta zeukaten guztia guztientzat zuten; ondasunak eta gauzak saldu egiten zituzten, (...)